XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Astoa irabazleHerri hartakoak edozertara onenak ziren, edo behinik behin hori uste zuten bertakoek.
Harriak jasotzen harrijasotzailerik onena hangoa zen; idi probetan, idirik indartsuenak heurek zituzten; astorik handiena eta astorik txikiena, belarririk luzeenak eta txikienak, ilerik luzeena eta bururik soilena.
Norbaitek esaten bazuen: - Nik oso gogor egiten dut putz.
Herri hartako bat izango zen hitzetik hortzera erantzuteko: - Gogorrago baietz!.
Aldameneko herrian oso ongi egiten omen zuen batek arrantza.
Arrantzan hasten zenean herriko astoak belarriak tente jartzen omen ziren.
Laster atera zitzaion gure herri honetako bat: - Ni hori baino astoago naiz arrantza egiten.
Joan zen herriko tabernarik aipatuenera eta eupada egin zion: @- Bostehun mila pezeta, ez dagoela munduan ni bezalakorik arrantza egiten! Besteek baita jaso ere eupada.
- Zer uste ote dute harrotzar horiek! Astoak badira, gu gehiago!.